
Jose Antonio Gonzalezen “txispak”, gaur egun, Gipuzkoa emozionalki aditua izatera bultzatu du.
Ameslaria eta ausarta, benetan sinetsi zuen adimen emozionalari buruzko proiektuan eta egi bihurtu zuen bere lan kementsuarekin.
2020. Urteko Abuztuak 22an zendu zen Jose Antonio Gonzalez. Gipuzkoa mailan adimen emozionalaren aintzindaria izan zen. Berak egindako lanagatik eta hezkuntza mailan lortutako ekarpenarengatik gure esker ona eman nahi izan diogu; izan ere Herrikide ikastetxean eman bait zitzaion bere proiektua abiadan jartzeko aukera.
Isabel Martinez, GREINE – ko kidea da. Berau adimen emozionala aztertzen duten kide desberdinek osatzen dute, Universidad de Valencia eta UDIMA tarten direlarik.Gaur Herrikiden aurkeztuko dira Herrikideko ikasleen gainean egin diren ikerketen emaitzak .Emaitza hauekin Jose Antoniok hasitako lanari azken ukitu ezin hobea emango zaio.
«Eta hau guk eskaini nahi diogun esker onaren zati bat da»
Jatorriz Leonekoa izan arren,Bilbon bizi izan zen eta Gipuzkoan burutu zuen bere lan ibilbidea , Gipuzkoako Aldundiaren ekimenari eta Jose Ramon Guridiren, garai hartako berrikuntza diputatuaren, apustuari esker.
Gizon hurbila, zuhurra, saiatua, ausarta, ameslaria zen Jose Antonio eta proiektuaren garrantzia ikusita Begoña Ibarrola eta Rafael Bisquerrarekin bat egin zuen bere amets-utopia aurrera eraman nahian. Hauda, Gipuzkoa lurralde emozionalki adituan bihurtzea 2120 urterako.
2006. Urtean abiatu zen bere proiektu hura. Proiektuarekiko konpromisoa erabatekoa izan zen, eta eragin handia izan zuen Gipuzkoako lurraldean. Adimen emozionala esparru anitzetara iritsi zen; irakasle, ikasle eta familietara, unibertsitatea, osasun publikoan mediku eta erizainetara eta baita kirolera ere.
Gaur egun adimen emozionala ez da berria, baina orduan, gutxi ziren hain berritzaileak ziren apustuak, Begoña Ibarrolak dioen bezela “gaur egun emozioek ikaskuntzan duten garrantzia neurozientzia berak berretsi du baina garai hartan ez geneukan egungo informazio bera eta egin beharreko apustua handia izan zen”.
Proiektuak hezkuntzaren eremuan izan zuen eragin handiena, lehenik irakasleak prestatuz, ondoren ikasleak eta gero familiak.
Herrikiden, programa hau gauzatzen aitzindaria izan den zentroan, Pello Agirrezabalek eta Txaro Etxeberriak esaten digute: «adimen emozionala pertsona bat izango balitz, izena Jose Antonio González izango luke, bera ZEN, adimen emozionala».
Prozesuan parte hartu zuten pertsona garrantzitsuekin hizketan egin dugun ibilbide honetan,bere eraginarengatik hunkitu gintuen, Jose Ramon Guridik. Garai hartako Gipuzkoako Foru Aldundiko berrikuntza diputatuaren hausnarketa bat biltzen dugu; «50 urtetik aurrera gehiago ikasi dut, nire bizitza osoan baino, emozioen adimenari esker emozioez jabetu naizenean».
Eta Gipuzkoako Adimen Emozionalaren proiektuak ehundutako mapa honetan kirolarekin topo egiten dugu, zehazki Errealarekin. Gaur egun errealean futbol prestakuntzaren arduraduna den Luki Iriartek, orduan bertako entrenatzailea eta Herrikide ikastetxeko irakaslea zenak, Adimen Emozionalaren proiektua ikastetxean ezagutu eta bizi izan ondoren, ez zion klubean bertan martxan jartzen laguntzeko aukerari muzin egin. Klubak zailtasun ekonomikoak izan arren momentu hartan,onura handiak edukiko zituela jokalari, entrenatzaile eta familientzat ondo jakinik ez du klubean bertan ezartzeko aukera galtzen uzten.
2009an Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin ereindako hazi hori gaur egun proiektu bikain batean bihurtu da, profesional handiekin, Jose Antonio-rekin eskuz esku lan egindakoak barne. Guzti honek posible egin du Erreala nazioarteko erreferentziazko klub gisa kokatzea futbol talde eratzaileen eta beraien kide guztien emozio kudeaketa lanetan. Eta Jose Antoniori bere izateko era eta adimen emozionalaren arloan egin zuen ekarpen bikainarengatik egiten ari garen ekitaldi honetan SUM proiektua aurkeztu nahi dizuegu. «Adimen espiritualeruntz eramango gaituen norberaren ezagutzaren proiektua». Herrikiden bertan jarriko da martxan, Adimen emozionalaren proiektua hasi zen leku berean, eta bere hazia zabaltzen joan den tokian.
«Jose Antonio, zuk esaten zenigun bezala, egunero ureztatzen dugu banbua, eta gaur egun oso bizirik dago eta eboluzionatzeko konpromisoa du»
Pribilegio eta ohore bat izan da Jose Antonio González Gipuzkoa lurralde emozionalki adimentsuagoa izatea ahalbidetu zuen «txispa» bezala sentitzen duten pertsona guzti hauekin hitz egin izatea.
Eskerrik asko zuen lankidetzagatik.
Eskerrik asko Jose Antonio “txispa” hori izateagatik eta eskerrik asko bere proiektua Gipuzkoan eta gu guztiongan eragina izatea ahalbidetu duzuen guztioi.
SUM Taldea