«LIDERGOA – Pertsonak haziz, hazten jarraitzea»

Bidasoa eskualdeko enpresetan lidergoan eta taldeen kudeaketan laguntzeko programa pilotua
Zer da LIDERAZGO | LIDERGOA
LIDERAZGO | LIDERGOA enpresei lidergoa eta taldeen kudeaketa lantzen laguntzeko programa pilotua da.
Programak erakundeetan gero eta presenteago dagoen behar bati erantzuten dio: konfiantza sortzeko, aldaketa-prozesuak laguntzeko, autonomia bultzatzeko eta pertsonen inplikazioa hobetzeko gai diren liderrak eta talde-arduradunak izatea.
Prozesuaren helburua da parte hartzen duten enpresei lan-ingurune eraginkorragoak, osasungarriagoak eta beren estrategiarekin lerrokatuagoak eraikitzen laguntzea.

Lidergoari begirada berri bat
Gaur egun lideratzea ez da soilik zereginak koordinatzea edo emaitzak lortzea. Lideratzea pertsonak garatu, inplikatu eta erakundearen helburu partekatuari modu kontzientean ekarpena egiteko baldintzak sortzea da.
ARBOLAtik lidergoa honela ulertzen dugu: konfiantza-testuinguruak sortzeko, baliozko elkarrizketak errazteko, autonomia bultzatzeko eta aldaketa gertutasunetik eta entzumenetik laguntzeko gaitasun gisa.
Programaren helburuak
Programaren helburu nagusia Bidasoa eskualdeko enpresetan lidergo- eta talde-kudeaketarako gaitasunak indartzea da.
Zehazki, prozesuak honako hau bilatzen du:
- Tarteko agintarien eta pertsonen aduradunen lidegorako funtsezko gaitasunak garatzea.
- Komunikazioa, lankidetza eta taldeen kudeaketa hobetzea.
- Pertsonen autonomia, inplikazioa eta ekimena sustatzea.
- Enpresa bakoitzean ikasitakoa praktikan jartzen laguntzea.
- Taldeen funtzionamenduan aldaketa ikusgarriak sortzea.
Proiektuaren faseak
LIDERAZGO | LIDERGOA proiektua hainbat fasetan garatzen da, modu ordenatuan, parte-hartzailean eta praktikoan benetako eraldaketarantz aurrera egiteko.
Programa modu progresiboan garatzen da, prestakuntza aplikatua, hausnarketa partekatua eta enpresa bakoitzari egokitutako laguntza praktikoa uztartuz.
Lehen fase honetan, programa abian jarri dugu, itxaropenak lerrokatuz eta enpresa parte-hartzaile bakoitzarekin hasierako diagnostikoa eginez.
Lan honek lidergoaren eta taldeen kudeaketaren arloan dauden erronka nagusiak identifikatzeko aukera eman digu, baita erakunde bakoitzaren indarguneak eta behar espezifikoak aitortzeko ere.
Bildutako informaziotik abiatuta, hasierako diagnostiko agregatua egin dugu. Diagnostiko horrek programaren abiapuntuaren ikuspegi partekatua eskaintzen du, eta prestakuntzaren eta laguntzaren hurrengo faseak orientatzen lagunduko du.
Egin klik irudian diagnostikora sartzeko.
Lidergoa, komunikazioa, gatazken kudeaketa, ongizate emozionala eta aldaketaren laguntza lantzeko talde-saioak.
Saioek edukiak, hausnarketa, praktika eta parte hartzen duten enpresen arteko esperientzien trukea uztartzen dituzte.
Jarraian, programako talde-saioetan erabilitako materialak gehituko dira, landutako edukien eta ikaskuntza nagusien azalpen labur batekin batera.
Taller 1 · Liderazgo y contexto actual
Lehen saio honetan, lidergoak egungo testuinguruan duen zereginaz hausnartu dugu, baita gure lidergo-estiloak taldeen konfiantzan, autonomian, inplikazioan eta lan egiteko moduan duen eraginaz ere.
Tailerrak aukera eman digu erakundeen eta lanaren bilakaeraz, kudeaketatik lidergorako igarobideaz eta ingurune aldakorretan taldeak gidatzeko ardura duten pertsonek dituzten erronka berriez hausnartzeko.
Egin klik irudian saioko materialera sartzeko.
Taller 2 · Comunicación efectiva y relaciones
Bigarren saio honetan komunikazio eraginkorra eta taldeen barruko harremanen kalitatea landu ditugu.
Tailerrak aukera eman digu hausnartzeko nola komunikatzen garen, nola entzuten dugun eta zer oztopok zaildu dezaketen komunikazio argiagoa, irekiagoa eta eraikitzaileagoa. Era berean, komunikazio-estilo desberdinak eta elkarrizketa zailak modu kontzienteago eta eraginkorrago batean lantzeko zenbait gako ere aztertu ditugu.
Lan honen bidez, pertsonen arteko komunikazioa indartu, pertsonen arteko konfiantza hobetu eta harreman sendoagoak, zainduagoak eta lankidetzara bideratuagoak sortzea bilatzen dugu.
Egin klik irudian saioaren materialera sartzeko.
Taller 3 · Gestión del conflicto y equipos saludables
Hirugarren saio honetan, gatazkari begiratzeko modu berri bat landu dugu, ulertuz gatazka taldeen bizitzaren parte naturala dela eta, modu egokian lagunduta, ikaskuntzarako, hobekuntzarako eta hazkunde partekaturako aukera bihur daitekeela.
Tailerrak aukera eman digu hausnartzeko nola erreakzionatzen dugun gatazkaren aurrean, zer aurre egiteko estilo erabiltzen ditugun eta nola areagotu daitezkeen tentsioak garaiz lantzen ez direnean. Era berean, elkarrizketa zailak kontzientzia handiagoz, entzunez eta erantzukizunez lantzeko gako batzuk ere landu ditugu.
Lan honen bidez, konfiantza indartu, harremanen kalitatea zaindu eta talde osasungarriagoak sortu nahi ditugu; desberdintasunak modu eraikitzailean lantzeko eta elkarrekin aurrera egiten jarraitzeko gai izango diren taldeak.
Egin klik irudian saioaren materialera sartzeko.
Taller 4 · Bienestar emocional y hábitos sostenibles
Laugarren saio honetan, gelditzeko, geure buruari behatzeko eta gure ohiturek gure ongizatean eta errendimenduan duten eraginaz jabetzeko gune bat partekatu dugu.
Pilotu automatikoa alde batera uztearen garrantzia aztertu dugu, eta arreta lantzearen balioa landu dugu, presentzia handiagoz bizi eta lan egin ahal izateko.
Neuroplastizitateak gogorarazi digu beti dugula ikasteko, aldatzeko eta ohitura osasungarriagoak eraikitzeko aukera.
Era berean, bereizten ikasi dugu zer dagoen gure kontrolpean, zertan izan dezakegun eragina eta zer askatzen ikasi behar dugun.
Tresna praktikoak eraman ditugu, eta, batez ere, geure burua hobeto zaintzeko eta lan-ingurune osasungarriagoak eta orekatuagoak eraikitzen laguntzeko konpromiso txikiak.
Egin klik irudian saioaren materialera sartzeko.
Taller 5 · Gestión del cambio y adaptación organizativa
Bosgarren saio honetan aldaketa-prozesuak nola bizi ditugun landu dugu, eta aldaketa horiei modu kontzienteago eta eraginkorrago batean laguntzeko zer behar dugun aztertu dugu, bai maila indibidualean, bai talde-mailan.
Tailerrak aukera eman digu aldaketaren aurrean ager daitezkeen erantzunei, erresistentziei eta lotutako emozioei buruz hausnartzeko, baita eraldaketa-prozesu orok denbora, argitasuna eta laguntza behar dituela ulertzeko ere.
Halaber, trantsizio-prozesuak errazteko, egokitzeko gaitasuna indartzeko eta pertsonek aldaketaren zentzua ulertu, parte hartu eta konfiantza handiagoz aurrera egin ahal izateko testuinguruak sortzeko zenbait gako aztertu ditugu.
Lan honen bidez, ziurgabetasunari aurre egiteko dugun gaitasuna indartu, eraldaketa-uneetan taldeei lagundu eta aldaketa ikaskuntzarako eta bilakaerarako aukera bihurtzea bilatzen dugu.
Egin klik irudian saioaren materialera sartzeko.
Enpresa bakoitzarekin egindako lan espezifikoa, ikaskuntzak bere errealitate zehatzera eramateko.
Hausnarketa-espazioak, helburuen definizioa, ibilbide-orria eta hobekuntza-ekintza zehatzak bultzatzeko laguntza jasotzen







